sartu-irten

iz. Norabait aldi labur batez sartu eta bertatik irteteko ekintza; bisita. Sartu-irten bat egin nuen lagunaren etxean. Soldadutalde berezi batek sartu-irten azkarra egin zuen etsaiaren erretagoardia suntsitzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.
[sar-atera]
sartu-atera Heg., sar-atera Ipar., sar-ilki Ipar., sar-jalgi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es visita breve; incursión
fr incursion
en short visit

Ahal dudan guztietan bere gelara sartu-irten bat egiten diot eta orain ez da lehen bezala, lehen ez baitzuen asmatzen nirekin zer egin. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)