kalamatrika

iz. Hizkera nahasi ulertezina edo itzulinguruz betea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) mordoilo, erdara-merdara, kalamatika (2) trikimailu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es clamor en la conversación, griterío; galimatías; rodeos, recovecos
fr dispute, tumulte, tapage
en uproar, racket; quarrel, argument

Haren kalamatrika: ea zer nenbilen, ea zer ari nintzen egiten neure bizitzarekin, horrela eta horrela albisteak jaso zituela eta, hobe izango nuela soinua atzera saltzea, bestela, hala segitzen banuen, infernua seguru neukala… eta guztia han edo hemen agarradoa jo izango nuelako. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)