antzu

izond. Fruiturik, umerik edo dagokiona ematen ez duena. Bular antzua. Zuhaitz antzua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[agorra]
agor, senge Bizk., defot zah., esteril zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es estéril; seco, -a
fr stérile, infécond, -e
en (gizakia, animalia, landarea) infertile, sterile; (lurra) infertile, sterile, barren; (eztabaida, ahalegina) sterile, fruitless; unproductive; vain

Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Sumatzen zenuen hori guztia zozokeria ere izan zitekeela pentsatu zenuen ondoren, buru-korapilo antzu bat baino ez. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)