ahitu

da/du ad. 1. Bukatu, agortu. Ura ahitu zaie. 2. (hed.) Ahuldu, akitu (giza indar edo kemenari buruz). Indarrak ahitu zaizkio.

Sinonimoak: (1) agortu, amaitu, bukatu, iraungi, konplitu (2) gastatu, higatu (3) erre, irazi, irion (4) indargabetu, jota utzi, jota geratu.

“Bakarrik zaude” esan nion neure buruari beste behin, malkoak ahitu zitzaizkidanean, eta gauza asko nuela egiteko, gero. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria]