derrigorrezko

derrigorrezko, derrigorreko adj. Heg. Baitezpadakoa, nahitaezkoa. Derrigorrezko soldaduskari galbidea ekarri zioten intsumisoek.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

DERRIGORREZKO. Forzoso, obligado. “Derrigorrekua eriotzie da, solamente la muerte es necesaria. (Así se le responde al que alega tener muchas ocupaciones). (V-ger)” AEF 1921, 46. Gauza siku bat, otz bat, derrigorrezko bat edo nora ezeko bat balitz legez begiratuten deutsee askok Jaungoikua ameetiari. fB Ic I 39. Españako laterri edo agintariekiko artu-emanetan derriorrezko izkera gaztelera izanik. “Idioma oficial” . EAEg9-10-1936, 4. Bearrezkoa bakarrik ez, derriorrezkoa. EgutAr 25-2-1957 (ap. DRA). Derrigorrezko biar orrek biarra eraitzen zetsen. SM Zirik 11. Premiazkoa, beharrezkoa, derrigorrezkoa zen erreboluzioa. Arti Tobera 275. Derrigorrezko toki bat danok / antxe lana egiteko. FEtxeb 202. Derrigorrezkoa ez bada, ezin leiteke artu, oso pozoitsua delako. Ostolaiz 82.
v. tbn. BAyerbe 91. Zendoia 188. Gerrika 148.

Sinonimoak:

izlag. Heg. [nahitaezkoa]: baitezpadako, behar, beharrezko, ezinbesteko, ezinbestezko, halabeharrezko, nahitaezko, noraezeko, premiazko, presakako, presako, presazko, urgente, beharreko Bizk., behartsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  izlag. (Heg.) h. baitezpadako, nahitaezko forzoso, -a, obligado, -a
fr izlag. h. baitezpadako, nahitaezko obligatoire, indispensable, nécessaire
en  izlag. h. baitezpadako, nahitaezko compulsory, mandatory, obligatory; necessary
port izlag. h. baitezpadako, nahitaezko obrigatório(a)

Testuinguruan

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian bihartik aurrera. #gaurkohitza