barakuilu

iz. Barraskiloa. Barakuiluak belarjaleak dira. Saskia bete barakuilu. Barakuiluak jan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

barakuilu. barakuilo (G ap. A ; H; -ullo Lar, Añ (G), H), barakulu (Lar), barakulo, barakoil, barekuilo (H), barrakulio. Caracol. v. marakulu, baraskoil, barekarakoil, barekurkuilo, marraskilo, karakoil.
*Andreak etxea behar luke nola baitu barakoilak. Ox 177. Ondoan, barakullu zuri saski bat zedukan, eta gal-ondotik esku beltzean bakoizka artuki, onela kantatzen zien: Barakallu, barakallu, / atera adi gelatik; / barakullu, kullubara, / adarrak eguzkitara; / barakullu mojatxi, / ortik irten ez ba adi, / autsiko nik etxeñi. Or Mi 102. Barekuillo-azal batean argi aul batek aitzuloko orma zerbelak gorrixtatzen zituen. Ib. 72. Yardun au zuen nexkaren aurrean, saskia bete barakulludun mutikoak. Ib. 105. Barrakulio edo karakolak omen dauzka aoan ogeitamar milla ortz. Euzkal-Egutegi 18-11-1928 (ap. DRA). Gizonari, barakuloari bezela, bere oskol aztuna karriatu eziñik, bizia narran dijoakio. Elizdo EEs 1929, 177. Belarrizut, barakuillo bat bere etxearen pean dirudi. Amez Plat 82 (ap. DRA). En DFrec hay un ej. más de barakuilo y otro de barakuilu.

ITSAS-BARAKUILU. “Itsas barakulloa, coquillage. v. maskulua” H.

Sinonimoak: iz.

iz. [barraskiloa]: barraskilo, karakoil, karakol, kurkuilo , barekurkuilo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Zool.) caracol (2) iz. (Anat.) cóclea, caracol
fr (1) iz. (Zool.) escargot (2) iz. (Anat.) limaçon ; cochlée
en (1) iz. (Zool.) snail (2) iz. (Anat.) ochlea
port (1) iz. (Zool.) caracol (2) iz. (Anat.) cóclea, caracol

Testuinguruan

Ezin bertatik irten, ez aurrera ez atzera, ilaran erabat atrapatuta, barakuiluak baino mantsoago, aizue. [Berria, 2009-06-16, «Postal galanta», Ane Muñoz [Gaiak]]