hobari

iz. 1. Onura, nork bere ondasunetan edo egoeran izaten duen hobekuntza. Langileek orain arte lortu dituzten hobariak. 2. Etekina, irabazia. Nire dirua hobariekin jasotzeko. 3. Oparia. 4. EKON. Enpresak salmentak sustatzeko bezeroei eskaintzen dien deskontua edo zenbateko beraren truke ematen duen salgai-gehigarria.

Sinonimoak: (1) abantaila, onura, probetxu, irabazte (2) etekin, dohain, irabazi, mozkin, korritu, ekoizpen, produktu (3) sari, lansari (4) opari, erregalu, esku-erakutsi, bezuza, emari, emaitza (5) bonifikazio

Gerenteak bidaia hori saltzaile hoberenari sari gisa eskaintzeko asmoa jakinarazi zigunean, gainerakook – saltzaile hoberenaren iritziaren aurka, noski – saritua zozketa bidez aukeratzea litzatekeela zuzenena erantzun genion, gehien saltzen zuenak bazuelako nahiko suerte ona, hain zuzen ere asko saltzeagatik jasotzen zituen komisio, hobari eta gainerakoekin.  [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria]