herenegun
adb. Atzokoaren aurreko egunean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ez dugu sinonimorik topatu.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es anteayer
fr avant-hier
en the day before yesterday
ja (エレãƒã‚°ãƒ³ï¼‰ ãŠã¨ã¨ã„
Horrela ikusirik, hasi berria den gaurko eguna azkena izanen ote den gogoratu zaizu, atzo, herenegun eta aitzineko egunetan gogoratu zaizun molde berean. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
asier 11:22 am on 2010/09/14 Permalink
Sinonimorik ez, baina hitzak baditu zenbait aldaera, esate baterako, Bizkaierazko “harainegun”. Bestalde, “Herenegun” horrek badauka azpisarrera moduko bat: “herenegun-aitzin” edo “herenegun-damu”: hau da, herenegun aurreko eguna (etzi/etzidamu bikotearen antzera). Eta horrek baditu, bai, hainbat aldaera eta sinonimo: herenegun-antxiti, herenegunago, hereneguntxe, herenegun-aitzin, herenegun-etzi, eta abar. Eibarren “harañeun-antxitxi” darabilgu. Ez esan ez denik polita!
Maite 3:01 pm on 2010/09/14 Permalink
Polita ez, zoragarria!!! Ni Eibarrera noa, eta norbaitek esaten dit “harañeun-antxitxi†eta ez dakit zer pentsatuko nukeen!!! Zenbat eta hitz gehiago ipini hemen, orduan eta gehiago konturatzen naiz ze mugatua dudan hiztegia… Eskerrak inoiz berandu ez denik (gehiago ikasteko)!