zikiratu

du ad. Ugal-organoak erauzi edo ugaltzeko ahalmenik gabe utzi, bereziki animalienak.

Sinonimoak: irendu, irantzi

Mozorro hori, ordea, kaltea besterik ez da azken batean: sinetsi egin dugu, sinetsarazi egin digute maitasuna badena, eta horren bitartez mugatu, murriztu, ia-ia zikiratu ere egin gaituzte, gorputzaren adierazpen natural horretarako; hor nengoen ni adibidetarako: hamazazpi urteak bete berriak eta oraindik ere beste inoren txitxiak zer gustu zuen probatu gabe. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi]