erretolika

iz. (lgart.) Hizketa luze eta aspergarria. Deabrua ere nahastuko lukete erretolika horrekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) berriketa, hitz-andana, hitzaldi (2) agiraka, sermoi, agirakaldi, zentzaldi, ahakarraldi, ateleka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es palabrería, retahíla
fr bavardage, arguties
en empty words; hot air

Mintzaldi luzeak, solas amaiezinak, platika betirakoak, ogirik gabeko eguna oinaztargi bihurtzen zuten diskurtso oparoak egiten zituzten berbalapikook, erretolika hanpatu, farfaila eta hutsalez. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)