gereziondo

iz. BOT. Errosazeoen familiako zuhaitz kaduzifolioa, 30 m-rainokoa eta azal grisaxka eta leuna, hosto horzdun obatu edo luzangak, eta unbela eseritan dauden lore zuriak dituena. Bere fruituak gereziak dira. Arrunta da eskualde atlantikoan (Prunus avium). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[arrosaren familiako zuhaitza]
gerezi, gerezitze Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es cerezo (Prunus avium)
fr cerisier
en cherry (tree)
ja 桜 (sakura)

Horra gereziondo goiz loratua, nexka maitemindua iduri, soineko xuri puntiladunez, nonahi lahar tartean trabatua! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

gereziondo (FlickrCC, swisscan)