betargi

izond. Alaia. Arrantzale eta lehortar, hantxe zebiltzan betargi eta irribarreka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. jas.
[alaia]
alai, alaitsu, alegera Ipar., arrallant Zub., arrai L-BN, alegre Heg. beh., arraitsu L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) semblante risueño, (de) buena cara; (de) cara alegre (2) que puede ver, vidente

Baionatik irten zirenetik Willemek ez zuen lehengoa ematen, bizitza osoan desiratutako ametsa bete izan balu bezain betargitsu ikusten baitzen gizona Zarautzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Hemen, Lisboako ekiak dena ekain jantziz edertzen duen honetan, Ulugbek betargi eta apal dabil, gurekin orain egiten dituen itzultzaile lanetan behin betiko sartzeko atea hemen duela eta, pozik. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez  (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)