sentikor

izond. 1. Sentsazioak esperimentatzeko gai dena. Animaliak izaki sentikorrak dira. 2. Oso erraz hunkitzen den pertsona, edo erraz mintzen dena; afektu handia agertzen duena. 3. ARG. Sentikortasuna duena. 4. BIOL. Estimulu gisa funtzionatzen duten kanpo-agenteek kinatu edo kitzikatu dezaketena. Zelula sentikorra. Ile sentikorra. 5. FIS. Fenomeno natural batzuen eragin txikiena erregistratzen duten tresna edo aparatuez esaten da. Termometro sentikorra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) minbera, minberakor, minberati, suminkor,  negarti (2) sentibera, hunkibera, hunkikor, hunkior, bihozbera (3) nardabera, erretxin, ipurterre, pirri, punttalakurlo, kakapirri. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) sensible, delicado, -a (2) sensible, que siente (sentitzeko ahalmena) (3) sensible (Arg., Biol., Fis. )
fr (1) sensible, délicat, -e (2) susceptible, pointilleux, -euse (3) sensible (Arg., Biol.)
en (1) sensitive, susceptible, touchy, emotional (2) sensitive (3) sensitive (Biol.)
ja (1) 敏感 (binkan) (2) 過敏 (kabin), 繊細 (sensai)

Zu sentikor bilakatzeko erronka onartua izan da; oro kontatzeko hitza emana izan da; eta abentura hartan eman ziren hitz guztien artean, hura izanen da segurki zorrozkien atxikia. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)