Olentzero

Euskal Herriko pertsonaia, Gabon-gaua eta neguko solstizioa irudikatzen duena. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. “Onentzaro”, “Onontzaro” edo “Orentzaro” izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; “gauza onen garaia” edo “eskean ibiltzeko garaia” (oles egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du. Jesusen jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Hobe bai, inozentzia galdu ez banu aspaldi eta oraindik ere Olentzero zernahitarako gauza dela sinetsiko banu. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Olentzero (FlickrCC, caravinagre)