barraskilo

1. ZOOL. Gastropodoen klaseko hainbat moluskuren izen arrunta. Maskor espirala dute eta burua eta oina ondo desberdinduta daude. Buruan bi tentakulu-pare dituzte, eta luzeenek begi sinple bana dute. Gehienetan fitofagoak dira eta arnasa hartzeko birika bat dute. Hermafroditak dira eta batzuk, marraskilo arrunta kasu, jangarriak dira. 2. ANAT. Koklea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)