ustelkeria

iz. 1. Usteltasuna. 2. Funtzionario, kargudun eta oro har dagokien alorrean boterea eta eragina duten pertsonek, legezko edo arauzko prozeduretatik at eta onura pertsonalen truke, beste pertsona edo talde batzuen mesedetan jardutea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) usteldura, usteltasun, hirodura, deskonposizio, andeatze (2) gaiztakeria, azpijoko, azpikeria, jukutria, zimarkunkeria, maltzurkeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) corrupción (2) putrefacción, podredumbre
fr (1) corruption (2) pourriture
en (1) putrefaction (2) corruption

Mundu honetako ustelkeria arruntean, hobenaren esku urreztatuak justizia dezake aldara; eta maiz ikusi ohi da gaizkintza-sariak berak erosten duela legea. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)