bestondo
iz. (Ipar. eta GN) Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Sort.
[biharamuna] biharamun Bizk., oste, osteko, ondo, mozkorrondo, aje (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es resaca, malestar [efecto de la embriaguez]
fr gueule de bois
en hangover
Inoiz bada eta, bestondo latzeko goiz-beiletan ageri da ahanzturaren funtsa: esku ezezagun eta errukior batzuek arimari ematen dioten atxikigailua, hobenaren eta eromenaren erroiztegiari ihes egin ahal izan diezaion. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply