higuin

1. iz. Batere gogoko ez dugun edo pairagaitza gertatzen zaigun zerbaitek edo norbaitek eragiten digun sentsazio desatsegin bizia. Gorputz guztitik, higuin egiterainoko izerdi-usaina zerion. 2. iz. Gorrotoa. 3. izond. (Ipar.) Higuingarria. Gauza hatsa, higuina eta nardagarria.

Sinonimoak: (1) narda, nazka, higuintza, gohaindura, nakaitz… (2) gorroto, aiher… (3) higuingarri, nazkagarri, nardagarri…

Higuin erabatekoa diet muturreko joerei. [ Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra]