buruloka

izond. (B) Buruarina, zentzu gutxikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: burugabe, txoropito, txoriburu, buruarin, kaskarin, txolin, nahaba (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es casquivano, -a, de poco juicio
fr tête en l’air, écervelé
en flighty, loose (pej)

Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak…? Auskalo! Eta fakultatean ezagutu nuen Gernikako buruloka haren kulero bilduma? Haiek ere Caritasekoei eman ote zizkien? Profanatua zegoen nire santutegia, eta bizitzaren zati bat lapurtu balidate bezala sentitu nintzen. [Behi eroak, Patxi Iturritegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)