kakatsu

izond. (lgart.) 1. Kaka asko egiten duena. Ume kakatsua. 2. Beldurtia. 3. Doilorra. 4. Egiteko edo arazoez mintzatuz, guztiz gogaikarria gertatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.

[kakatia] beh. kakati, kakajario beh., kakontzi beh.
[beldurtia]
beh. beldurkor, beldurti, bihozgabe, ikarakor, ikarati, izukor, izuti, koldar, oilobusti, txepel, izipera Ipar., lotsakor Ipar., makal Bizk., kakati beh., beldurbera jas., larde zah., ihabali Ipar. zah., lotsor Zub. zah.
[egiteko edo arazoez mintzatuz, guztiz gogaikarria]
adkor. aspergarri, astun, gogaikarri, hasgarri, antojagarri Heg., eneagarri Ipar., pastikagarri Ipar., debeiagarri Zub., asegarri g.e., erdeinagarri Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) cagón, -ona (2) cobarde, miedoso, -a; pusilánime; gallina (3) ruin, mezquino, -a; bellaco, -a (4) asqueroso, -a; repelente, repugnante
fr (1) qui chie beaucoup (2) trouillard(e) (3) vil(e) (4) vil(e)
en (2) wimpish (3) despicable, contemptible (4) disgusting

Agian, benetako amek ere, besoetan iraulka dituzten animalia kakatsu txikiei begiratu, eta euren kolkorako esango dute: “Non arraiotik atera da gauza hau? “. [Jaiotze markak, Nancy Huston / Iñigo Errasti (Alberdania, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Lan kakatsua eta irabazi laburrekoa (Elhuyar Hiztegia)