kanpolarrosa

izond. Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. Bizk.
[kanpoederra, kanpokoekin atsegin agertzeko joera duena]
kanpoeder (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es obsequioso con los de fuera de casa

(…) Nora pertsona lotsatia zen, familiatik kanpo behintzat, kanpolarrosa, etxe barruan edo bere guraso eta anai-arrebekin oso dominantea zen ordea, oso ipurterrea eta jenio txarrekoa, baina Nora ez zen pertsona gaiztoa (…) [Ohe bat ozeanoaren erdian, Mikel Hernandez Abaitua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)