argiantz

iz. Argi guztiz ahula. Saietera-zuloetatik sartzen zitzaion argiantza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Atisbo de luz, débil rayo de luz. Eta argiantzera Golo an ikustean, oraindik areagoa zan beren izua, bada izatez ere izugarria zan bera ikustea. Arr GB 141s. Saietera estu batetik egunaz sartzen zitzaion argi-anzak, toki hura zeñ izugarria zan ezagutzeko ezpada serbitzen etzion. Ib. 18. Begiaz argirik ez genekusan, tximistak zetozenean bakarrik aien argiantzak zerbait zuzen-bide ematen zigun. Arr EE 1882a, 97 (tbn. en Ezale 1897, 343b). Bere [Lekobide-ren] begiratua illuna da, Maurioko putzuan itzalzera dijoan illargiaren azkeneko argiantza bezela. Arr EE 1882c, 549. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan :

es Atisbo de luz, débil rayo de luz.
en dim, faint

Ez zen harritzekoa, igogailuaren karranka eta ate hotsa hainbesterainokoak izaki. Bosgarrenera iritsi zenean, etxeko atea zabalik ikusi zuen, norbaitek itxaron balu bezala. Piano baten melodia zetorren barrutik. Txirrina jo zuen, zer gerta ere, eta “aurrera! ” esan zion gizon-ahots lakartu batek, eztul egiten zuenarekin batera. Argiantz pean zegoen etxea. [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007) Orr.: 75] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)