bazter

1. iz. Ertza, muga. Bide-bazterra. Ur-bazterra. 2. iz. Zokoa. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ikuilu-bazterra. 3. iz. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Bazter honetan ez da lapurren beldurrik. Bazter honetan ez gara Burgosen bezala. 4. izond. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez da leku hain bazterrik. • BAZTER EGON. Bereizita egon. Jaun erretorea bertzeetarik bazter, otoitzean. || BAZTER UTZI. Alde batera utzi. Arazoak bazter utzirik. Bi eskolak, bata neskena eta bestea mutilena, bazter daude. || BAZTERRAK NAHASI. Iskanbila, nahasmendua sortu. Bazterrak nahastera zergatik etorri zara berriz etxe honetara? || BAZTERRERA UTZI. Alde batera utzi. Beste egiteko guztiak bazterrera utzirik. || BAZTERRETAN. Nonahi. Hamaika bertsolari on badira bazterretan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[ertza]
ertz, kantal, karel, muga, hegi Ipar., izkina Ipar., kantail Ipar., kantoi Ipar.
[bazterraldea]
bazterralde g.e.
[zokoa]
okoilu, zoko, zokogune, zoko-moko Ipar., okelu Bizk., zokondo Bizk., zurkulu Bizk., txoko Heg. adkor., xoko Ipar. adkor., zokolu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) borde, orilla, margen; extremo, límite side; (2) rincón (3) lado, costado (4) lugar, región, tierra, sitio, parte (5) apartado, -a; separado, -a
fr (1) rive, marge, bord, rivage, extrémité (2) coin, angle (3) côté, endroit, site (4) écarté, -ée
en (1) [of river] bank, riverside, riverbank; [of sea] shore; [of road] verge(2) corner (3) region, place, land (4) isolated

Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.