ararteko

iz. 1. Bitartekoa. 2. EAEko Herriaren Defendatzaileari ematen zaion izena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.
[bitartekoa]
arteko, bitarteko, tarteko, arartekari Zub., artekari Zub., bitarte g.e., medio g.e., mintzaide g.e., abokatu zah., enpeinu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) mediador, -a, intercesor, -a, intermediario, -a (2) (maiusk.) Ararteko Euskal Autonomia Erkidegokoa
fr (1) intermédiaire, intercesseur (2) défenseur du peuple [dans la CAV]
en intermediary, mediator, go-between

Hura ezagutu aurretik hari buruz entzun zituenekin liluratu zen aurrena; gero irudi idealizatu bat eraiki zuen bere baitan eta harekin maitemindu; eta amodio hori elikatzeko eta gorpuzteko, hari buruz hitz egingo zioten oilaloka pare hura eskuratu zuen, ez dakit artekari ala ararteko. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi. Elkar, 1999] (Ereduzko Prosa Gaur)

Arartekoa edo herriaren defendatzailea (suedieraz Ombudsman) hiritarren eskubideak bermatzen Estatuko agintaritza da, Estatu horren botere exekutiboak edo legegileak hiritarrengan egin litezken abusuen aurka jarduten duena. (Wikipedia)

2004ko ekainaren 18an Eusko Legebiltzarrak Iñigo Lamarca Iturbe izendatu zuen ararteko. (ararteko.net)

Iñigo Lamarca (Irudia: ararteko.net)