galmendi

iz. Galtzea dakarren egoera; galbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: galbide, bekatu-bide, erorbide, galgarri, hondabide.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Natalie Cuif-ek Arthur Rimbaud erditu zuenean ez zekien nor zekarkien mundura. Halabaina, badirudi Baudelaire-ek urte batzu lehenago beregan pentsatu zuela poetaren amaren ahotan bertsook ipini zituenean.

Gorengo botereen agindu bategatik

Mundu hontan poeta agertu zenean,

Bere ama izuan eta biraoz beterik

Jainkoaren kontra dabil, bere haserrean

«Zergatih eztut sortu sugea ta ziraua,

Altzatu baino lehen nire urkamendia?

Maradikata bedi atseginezko gaua,

Egin zitzaidanean nire galmendia!» (1)

[Zazpi urteko poeta, Mikel Lasa] (Literatur Aldizkarien Gordailua)