bereber

(batez ere Z) 1. adb. Bereizirik, bakarrik. Bereber bizi. 2. izond. Bereizia, bakartua; independentea. Erresuma horrek galdua zuelarik bereber izateko ahala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) aske, bakarrik, bakarti, bakartu (2) aparteko, bakar, bereizi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bizia bereber ikastera behartua izan zen, xendra okerretan barna galduz, erantzun egokiak itsumandoka harrapatzen saiatuz, mugetan harako basamortu desolatuetan eratorri anker eta bakartian higatuz. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)