igaraba

iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboroa, uretako bizimodura moldatua dagoena. Ilajea arre iluna da bizkarraldean eta zurixka sabelean, isatsa luzea eta sendoa eta oinak palmatuak. Handi samarra eta gautarra da (Lutra lutra). • itsas igaraba. Aurrekoa baino handiagoa. Ozeano Barean bizi da (Enhydra lutris).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[udagara]
ugabere, urtxakur, udagara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Etim.
< ugabere < *u-abere < ur + abere

igaraba (Irudia: Txadonak2, baimenarekin ekarria)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es nutria
fr loutre
en otter

Jendearekin txantxetan aritzea ere gustatzen zitzaion agure hari; esan ohi zuen igarabei ezer ez zaiela gustatzen albiste onak dakartzan egunkari bat adina, eta errekaren ertzean paper bat utziz gero, animalia horiek irakurtzera ateratzen direla zioen; istorio harrigarriak kontatzen zituen izokinen eta beste arrainen adimenaz. [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)