Ama Eibar ingurukoa duzu? Badirudi han erabiltzen dela ‘biai’ hitza. hauxe topatu dut Eibar aldeko hiztegian:
biai [biga]. iz. (TE). Ternera hembra, becerra, novilla. “Behi gaztia, 6-8 hilletik gorakua, baiña ondiokan txahala egitteka daguana” (ETNO). Halanda be Eibarren lehenengo txahala egin barri daguana be biaia da ondiok. Biaia, polittetarikua ekarri dau Pellok Elgoibarko ferixatik. Ik. behi, zekor, bigantxa, urrusa. Mugatuan biaia egitten dau; izan be, mugagabian bigae da jatorriz. Hona hemen JMEk dakarren oharra, Eibarrerako be neurriren baten erabilgarrixa: “Jaio berria urruxa, gero biae, eta lehen txahala egiten duenean behi gazte. Handik aurrera behi. Gaur egunean lehenengo hiruren lekuan biae entzun ohi da soilik”.
ibai 4:51 pm on 2012/01/15 Permalink
Nere amak “biaia” eta aitak “beikua”(behikoa?), ondo gogoratzen badira behintzat. Onartuta ote daude? (begiratuko det hiztegietan aber..)
Maite 10:50 am on 2012/01/16 Permalink
Kaixo, Ibai!
Ama Eibar ingurukoa duzu? Badirudi han erabiltzen dela ‘biai’ hitza. hauxe topatu dut Eibar aldeko hiztegian:
Mila esker ekarpenarengatik! 🙂
ibai 2:01 pm on 2012/01/16 Permalink
Iepa, Goierritarra da ama, eskerrikasko esplikazioagatik!