babarrun

iz. 1. Leguminosoen familiako baratzelandare belarkara eta urterokoa, fruitutzat giltzurrunantzeko haziak dituen lekak ematen dituena; lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dira (Phaseolus vulgaris). 2. Delako landarearen hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak, luzeak, pikartak, motzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[banabarra]
baba, mailar, indaba Bizk., ilar Ipar./Naf., banabar Naf., indirar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es alubia, judía (Phaseolus vulgaris)
fr haricot
en bean; kidney bean, haricot (bean)

Bihar arratsaldean bertan, mendi aldean trenbide ondoan sua egin nahi baduzu egin dezakezu: oinak lur hotzean iltzaturik dituzula babarrun batzuek berotu lata batean, trenak nola alde egiten duen so eginez. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)

babarrun (CC, @FiloBlogia)