amula

iz. 1. ITSAS. Itsasontziaren alboak branka osatuz estutzen direneko aldea. • amula-bete. Branka zorrotza edo punta-formakoa ez duen txalupa.  2. Ontziaren alboetako aurreko aldea, brankarantz estutzen hasten dena. Istriborrekoa eta ababorrekoa izan daiteke. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia hiztegi entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. brankalde

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa):

es (1) amura / por la amura de [babor|estribor] (2) amura
fr (1) joue / forme avant par [bâbord|tribord] avant (2) amure
en (1) raked bow (2) tack

Ipar-mendebalak jotzen zuenez ababorreko amulatik zetorkigun-eta haizearen puzkada. [Baleen berbaroa, E. Jimenez  (Ibaizabal, 1997)]

Karrakaren ababorreko amulako azken txikotari korapiloa neuk egin nion, eta oinen azpiak lehorrean nituelako, bestela zin egingo nukeen ontzian segitzen nuela. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

amula (Wikimedia GFDL, Pablo Elias; Iñaki Agirrek euskaratua)