traka

iz. 1. (Ipar.) Traza, itxura. 2. Elkarri lotutako petardosorta. Bati sua ematean, besteak bata bestearen ondoren lehertzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: itxura (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Traka horretako gizon bat bada bai Arvorig honetan; gauaren ateak irekitzekoak zirela abesten zuen ahoak eman ahala piano baten laguntzaz, heriotik eta exiliotik nehor ez dela bizirik itzultzen gaineratuz. [Entre les loups cruels, Itxaro Borda (Maiatz, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)