ñabardura

iz. 1. Aski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. 2. MUS. Soinu bati eman dakizkiokeen intentsitate-mailetako bakoitza. Sarritan italierazko hitzak erabiliz (piano, fortissimo, crescendo, etab.) adierazten da.

Sinonimoak: xehetasun, lits, karantza, bereizgarri, eretz…

Gaia puzzle bat da eta puzzle horretan zeruak urdin ñabardura asko dauzka. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza]