putxuni
interj. Putxuniketa jokoan norbait harrapatutakoan putxuni! esan ohi zen. (Elena UB). (Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara, Azpiazu)
Sinonimoak: interj.
[Zaldibian]Â “(ikusitako haren izena) txito” (ITZUL posta zerrenda)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es “Una, dos y tres por fulano (nombre del localizado)â€
fr «Trouvé » et le nom du joueur trouvé
en “Ollie Ollie oxen free” (or “all outs, all in free” or many other variations)
‘Putxuni’ oihukatu zuenean, mila koloretako irribarrea marraztu zitzaion aurpegian haurrari.
Txapis Otegi 12:05 pm on 2012/08/02 Permalink
Milesker hitzarengatik Maite! Orain galdera bat: Gipuzkoa Hegoaldeko Euskara hiztegian, Putxuni-ren ondoan ikusi dut “Puzúni edo Puzúnie”, infekzioa zauri batetik sartzen dena esan nahi du. Izan liteke erlazioa edukitzea “Putxuni” eta “Puzuni”ren artean? Eta bi hauek “Pozoi” edo “Pozoin”ekin?
Horrela izanik, eta irudimena piska bat erabiliz, jokoa izurri beltzarekin erlazionatu dezakegu? Hau da, harrapatu behar zaituenak ikutuz gero kutsatu egiten zaitu, bera da gaitzaren eramale…
Bueno, ez dakit urrutiegi joan naizen edo… baina beno, pentsarazi didazu eta buruari eragin arazteagatik besterik ez bada ere milesker berriz.