zaldain

iz. Alde batetik bestera zerbaiten gainetik igarotzeko jarri ohi den zubi estu eta arina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Oinezkoentzako zubi estu eta arina. Jendearen kargak ikaretan dauka zaldaina.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zaldain. (BN, S ap. A ; VocBN , Foix ap. Lh., Dv (BN), H (BN); -añ Gèze→Dv) “Pont étroit en bois, en une seule pièce, par où l’on passe les ruisseaux” VocBN. “Passerelle” Gèze. “Pasarela, puentecito sobre el cual sólo pasan las personas” A. Erreka barna baten iragaiteko ezarria zen zaldain edo xarraren gainetik lerratu. Jnn SBi II 110 (ap. DRA). Jendearen kargak berak ikharetan dadukan zaldain edo zubi xar batetarik iragaiteko ur handi hura. Prop 1894, 217. Pasarela de Alfonso XIII. Alfonso XIII-ren zaldaña. 1927. In Etxabu Kontu 196.

XALDAIN (Forma con palat. expr.). “Xaldaiñ (BN-mix), pasarela, puentecillo rústico de madera” A.

Sinonimoak: 

[zaldain] : zubi-bide, zubito, pasabide. Ant. azpibide (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es pasarela, pasadera
fr petit pont, passerelle
en walkway

Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain, eta orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006). Orr.: 240] (Ereduzko Prosa Gaur)

zaldain (FlickrCC, Kalense Kid)

Jendarmeak zetozen, zaldaina gero eta gehiago mugitzen ari zen. [Arimen ohoina, Pierre Mestrot (Maiatz, 2013) (Ereduzko Prosa Dinamikoa)]