errepauski

adb. Behar adina asti hartuz, geldiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘astiro’ begiratuta)

Orotariko Euskal Hiztegian:

errepauski. v. erreposki.

erreposki (Chaho ® Lh), errepauski (H).

Pausadamente. v. arraposki. Bere diskurtsa akhabatzen zuelarik, behatu zuen erreposki deputatu guzier. Elsb Fram 107. Berehala ohartzen naiz erreposkiago noala. Barb Sup 14. Poliki-poliki asi behar du, astiki, trankilki, erreposki. Lasterka ez da lan onik egiten. FIr 193. Orgetan ezarri zuen dena ere eta erreposki abiatu zen etxeari buruz, idien tankari jarraikiz. Lf Murtuts 34.

Sinonimoak: adond. Ipar.
[geldiro]
apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es pausadamente, despacio, detenidamente, con tiempo
fr lentement, posément, doucement
en slowly, calmly; gradually; gently
port detalhadamente, com tempo

Errepauski! -oihukatu zion artzainak txakur bizkorrari. 

arrapauski (GureGipuzkoa.net, Arzuaga, Jesus Mª)