tristura

iz. 1. Triste dagoenaren egoera. 2. Nolabaiteko ondoez fisikoa, bereziki urdailean sentitzen dena, nahigabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[goibeltasuna]
goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristetasun, tristezia, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., goibeltasun jas., ituntasun jas., malenkonia jas., damorri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) tristeza, pena, añoranza, angustia (2) (bereziki urdailari dagokiola) indisposición, malestar
fr (1) chagrin, mélancolie, tristesse (2) (bereziki urdailari dagokiola) indisposition, malaise
en (1) sadness, misery, melancholy, sorrow (2) (bereziki urdailari dagokiola) indisposition, malaise
port (1) tristeza, melancolia, infelicidade (2) indisposição

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, eguerdiko tristura simetrikoa, etxe hutseko tristura parabolikoa, erorkorra (azpian deus ez, azpian deus ez!), geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa, hatsa mila puskatan ebakitzen duen haize gorri batek ekarria, tristura sakabanatua…, eta mila zarata zikin elkarren kontra disputan, azokako tristuran, plaza beteko tristuran. [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Eta honek nigan utzi zituen zauria eta tristura ez dira sekula ezabatu. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

tristura (FlickrCC, jmarconi)