eroapen

iz. 1. Pairamena. Eroapen handiko pertsona. 2. BIOL. Nerbio-kinadak zabaltzeko ekintza. 3. FIS. Material eroaleetan zehar karga elektrikoen edo beroaren garraio edo hedapena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: egonarri, epe, eraman, eraman on, iraupen, jasankortasun, jasapen, pairakortasun, pairakuntza, pairamen, pazientzia.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Artean ez nekien jardun luzeei ekiteko adina italiera, eta hitzen faltan aurkitzen nintzenean, Umbertok lagundu egiten zidan, hitzen baten bila katigatzen nintzenean hitz egokia eskainiz, nire ezin eta hutsak eroapen handiz eramanez. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)