bezuza

iz. Oparia, erregalia. Inudea laztan duenak seinari bezuza (esr. zah.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: opari, dohain, emari, erregali, erregalu, eskaintza, esku-erakutsi,  estreina, oblazio, ofrenda. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)


Bein, «Irakorta» basetxeko mutillari, basotik etxerantz etorrela, bide-ertzean lamiña bat agertu yakon. Eta lamiña arek, mutillari abegi ona eginda, irribarrez esan eutsan:

—Morrosko, ¿Irakorta basetxeko semea al-zara?

—Bai, angoa-edo naz —erantzun eutsan mutillak—; antxe jaiotakoa nazala diñoe-ta… ¿Zegaitik itauntzen daustazu?

—Zure aitaren seme bati aspaldian bezuza (erregalu) bat egin guraz nagoalako.

—¿Bezuza egin guraz?

—Bai; ¿ez dozu nai, ala?

[Errose Bustintza “Mañariko”, Sorgin-liburua, http://www.susa-literatura.com]