etxegabetu
ad. Etxearen jabetza kendu.
Sinonimoak: iz.
[etxetik bota]Â bidali, bota, kaleratu, etxea utzarazi [maizterra] (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es desahuciar
fr chasser, licencier, expulser
en to dismiss, to fire
port despejar
Milaka lagunek haserrea eta elkartasuna adierazi dute ostiral honetan Barakaldon, etxegabetu behar zuten 53 urteko emakumezko batek bere buruaz beste egin ondoren. Amaia Egaña zuen izena, eta etxegabetzeen bidegabekeriak eragindako bigarren heriotza da. [Milaka lagunek haserrea eta elkartasuna adierazi dute Barakaldon (eitb.com, 2012-11-09)]
iñaki kasares 8:26 pm on 2012/11/10 Permalink
Eskerrik asko!! Aspaldi nabil halako definizio bila, Santurtziko AGR-207ko 30 familia etxegabetutakoon kolektiboarentzat.
Maite 10:24 am on 2012/11/11 Permalink
Alde batetik, pozten naiz zerbaitetarako baliagarria izan bada eta, bestetik, erabat lur jota gertatzen ari den guztiarekin. Esan dezakedan gauza bakarra da: eutsi goiari! 🙂
Etxetik botatzetik etxegabetzera | 31 eskutik 6:23 am on 2012/11/22 Permalink
[…] hain zuzen, bankuen ekintza horrekin lotura zuzena duen berba bat ekarri zuen Maite Goñik Gaurko hitza blogera: etxegabetu (es desahuciar, fr chasser, en to dismiss). EITBko albistegietan hitz horren […]