erremerre
izond. r-a gaizki ahoskatzen duenaz esaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
“Zazozo, de pronunciación defectuosa” A Apend.
Sinonimoak:
[izond. Zazeatzen duena, zeta gaizki ahoskatzen duena] zazo (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es de pronunciación defectuosa
fr des défauts de prononciation, de prononciation défectueuse
en (a person) who has a defective pronuntiation
port de pronunciação defeituosa
Amonak goizerokoa gogoratu dio Agustini: handitzen zarenean, zure erremerre hori zuzentzen ez baduzu, ezingo duzu etxeko dendaren kargu egin. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Egia esan, amonak ez zukeen aise etsiko, baina Josafateko Zelaian behar du dagoeneko, eta alferrikakoak izan ditu mundualdian egindako ahalegin guztiak: Agustinek kirrimarro segitzen du; erremerrea zuzendu gabe. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Maite 10:35 am on 2012/11/15 Permalink