ezko

iz. 1. Argizaria. 2. BIOL. Belarriek jariatzen duten argizariantzeko gaia. 3. MIKOL. Agarikaleen ordenako eta Hygrophorus generoko onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Txapela lingirdatsua eta orriak lodiak eta argizarikarak dituen fruitu-gorputza dute, eta batzuk jangarriak dira. • ezko-kolore. ART. Esentzia eta beste substantziekin nahastutako ezko urtuan disolbatutako koloreak erabiltzean datzan prozedura.

izond. 2. Hezea. Lur eta haize ezkoak nahiago ditu lehorrak baino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia):
iz.
[argizaria] argizari
[kandela]
 Ipar. g.e. argizari, kandela, ezko-argi g.e.
izond. 
Bizk. [hezea] ezadetsu, heze, umel Bizk., hezetsu g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. cera (2) iz. cerumen, cera de los oídos (3) iz. Mikol. higróforo (Hygrophorus sp.) (4) izond. húmedo, -a
fr (1) iz. cire (2) iz. cérumen (3) izond. humide
en (1) iz. wax (2) izond. wet; moist; humid
port (1) iz. cera (2) iz. cera, cerume (3) izond. úmido(a)

Nork esango luke argiak ezko barruan duela etxe eta ezkutaleku? [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Bisaia, besapeak, eskuak, oro ezko eta zikin. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 

ezko (FlickrCC, ~Brenda-Starr~) ezko (FlickrCC, Bichuas (E. Carton))