hilartitz

iz. Hilarrian ezartzen den inskripzioa.

Sinonimoak:  iz. g.e.
[epitafioa]
 epitafio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es epitafio
fr épitaphe
en epitaph
port epitáfio

Gezurtiaren paradoxa ezaguna da (“esaldi hau gezurrezkoa da” edo “gizon batek dio beti esaten duela gezurra, orduan gezurretan ari da?”). Hilartitzarena ere paradoxikoa da. Hilobian idatzitakoa, eta hilobia bera, literaturaren ikurra da. Bertan lehen pertsona fikzio bat da, aditzaren aldia ere bai. Ingelesak ezintasun hau begien bistara ekartzen digu, nik dakidala, inoiz erabili ez den epitafio posible honetan: Here lies one who always told the truth. Hots, “hemen datza egia beti esan zuen bat”, edo, ingelesetik nola itzultzen duzun, “hemen gezurra esaten du egia beti esan zuen batek”. Hemen datza paradoxa bat. [Epitafioa, Anjel Erro (argia.com, 2013-01-20)]

hilartitz (FlickrCC, freezelight)