hontz

iz. ZOOL. Estrigiformeen ordenako zenbait hegazti harrapari gautarren izen arrunta. Buru zabala eta aurrerantz begiratzen duten begi handiak dituzte. Normalean lumaje arrea dute eta buruan lumazko bi motots. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es búho; lechuza; autillo
fr hibou ; chouette
en owl
port coruja

Hontz despistaturen bat gure argien aurre-aurrean jarri zen halako batean eta osabak balazta barreneraino sakatu behar izan zuen bertan harrapatuko ez bazuen. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)