Search Results for: ospakizun Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 2:09 pm on 2013/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5. urteurrena 

    Datorren larunbatean, hilak 23, txoko honek 5 urte beteko ditu. Hitzak ikusi, topatu, aurkitu, jaso, hartu, mailegatu, oparitu, azaldu, ezagutarazi… Hitzak bizi! Horrela, egunez egun. Horrela, egunero. Horrela, 5 urte. Bada, nik uste dut honek merezi duela ospakizun txiki bat, ezta? Gurekin ospatzeko prest? Parte hartzea oso erraza da. Hauxe da egin beharrekoa:

    • Idatzi esan nahi duzun hori zure gorputzaren edozein ataletan.
    • Argazkia atera (nahi duzun moduan bidali edo nahi duzun tokira igo: Twitter, Instagram, Argazkiak.org, Flickr…)
    • Partekatu argazkia Twitter bidez, #gaurkohitza5 traola erabiliz. Ez ahaztu traola!!! Erantzunetan ere utz dezakezu argazkiaren helbidea.

    Pinterest batean bilduko ditugu jasotako argazki guztiak, eta parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko ditugu datorren igandeko Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartean. Ea, ba! AZALERATU ZURE HITZA! Esan (eta erakutsi) barruan gordeta duzun hori…

     

    Mila esker Adakiko guztiei, bereziki Andoniri, bere ideia guztiengatik eta eskua bakarrik ez, besoa ere uzteagatik. 🙂

     
    • Josu Ibarretxe 1:04 am on 2013/11/19 Permalink

      #gaurkohitza5 Nire proposamena Irol da. Lehenengo esanahia: zabortegia bit.ly/I1Ntrt
      Bigarren esanahia: komuna bit.ly/184qwji

  • Maite 7:15 am on 2011/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    urteurren 

    iz. Gertakari batetik urtekopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urteburua]
    urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aniversario
    fr anniversaire
    en anniversary

    Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

    Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

    Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

    Laburtzeko:

    • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
    • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
    • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).

    Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.  (Maite Goñi)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel