Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:29 am on 2012/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    sareta 

    iz. Leihoan edo beste nonbait jartzen den burdinazko edo zurezko sare-modukoa, barnekoa ikusia izan gabe kanpokoa ikusi ahal izateko erabilia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sareta] zursare (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es celosía; persiana; reja, verja; rejilla
    fr treillis, jalousie [fenêtre] ; persiennes
    en lattice, grille, grating

    Saretak ia erabat jaitsita zeuden eta argiak marra paraleloak osatzen zituen zurezko zoruan, margotuta ziruditenak.  [Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano / Koldo Biguri (Alberdania, 2009) Orr.: 130] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ”]

     
  • Maite 7:46 am on 2012/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    atezu 

    iz. (Esamolde adberbialetan batez ere) 1. Hari, soka edo, oro har, material elastikoen egoera teinkatua. 2. Larrialdia. • ATEZUAN EGON. Larri ibili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztgian:
    Atezu:  “(V-m), tirantez, tensión” A. Cf. atasa, ateso, atesatu.
    ATEZUAN. “Atezuan dago (V-m), está tirante” A. Adiskidea, beti atezuan dagoan aria eten egiten da noizbait. A Ezale 1898, 142a.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) iz. (batez ere leku-denborazko kasu-atzizkiez) tirantez, tensión (2) adb. tirante; tenso, -a. Atezuan egon: estar en un apuro/aprieto; estar en tensión
    fr (1) tension (2) tendu(e)
    en (1) tautness, tightness (2) taut

    Gu bagoaz, baina zaudete lasai. Atezuan egogno gara letrei tarte bat noiz eskainiko zain; izan ere, irakurtzen jarraituko dugu guk, beste modu batean bizitzen ez dakigu eta. [Sautrela, Hasier Etxeberria (2012-04-15)] (eitb.com)

     
  • Maite 11:20 am on 2012/04/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    patrika 

    iz. Jantzi batzuei irekiduretan, gainean edo barrualdean ehun-zati bat josirik egiten zaien poltsa-antzekoa, normalean txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:37 am on 2012/04/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurgu 

    iz. Eskailera arina, zurruna zein tolesgarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [zurubia]
    eskailera, eskala, mailadi, zurubi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es escalera
    fr escalier
    en staircase, stairs; [eskuzkoa] ladder

    Zurgu biribil batetik jatsi nintzen. Mde Pr 108. (Orotariko Euskal Hiztegia))

    zurgu (FlickrCC, by Steve-h)

     
  • Maite 8:48 am on 2012/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    aputio 

    iz. Iraina, desohorea.

    Sinonimoak: iz. zah.
    [iraina]
    irain, laido, ofentsa, afruntu Ipar., ahalkeizun Ipar., ahapaldi Ipar. pl., desohore Ipar., idoi Ipar., lotsari Bizk., goitzarren Zub., injuria beh., lotsaizun jas., betzigo g.e., geren g.e., iraintasun g.e., desondra Heg. beh., agrabio Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ultraje, injuria, insulto
    fr affront, déshonneur, outrage, mépris
    en insult, affront, outrage; offence, dishonour (Br); offense, dishonor (Am)

    Haren ahotik ez zen madarikazio eta aputio besterik aditu. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 10:28 am on 2012/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    pikarrai 

    (Ipar.) 1. izond. Biluzia. 2. adb. Biluzik dagoena. Pikarrai jalki naiz amaren sabeletik eta pikarrai itzuliko lurrera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Zub. [biluzik] biluz, biluzgorririk, biluzi, biluzik, larrugorri, larrugorrian, larru-hutsik, larrubizi Gip., larrubizirik Gip., biluzgorri jas., biluzgorrian g.e.
    izond. Ipar. [biluza] biluzgorri, biluzi, larrugorri, motz, biluz g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desnudo, -a
    fr nu(e)
    en naked

    Ezkontza gauean, Maitek, pikarrai ohe gainean etzanda, bihotza pozaren pozez dardarka zeukan. [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Gaur atzematen haut plazaren erdian, odol buruz josia eta kanpoko hotzean pikarrai. [%100 basque, Itxaro Borda] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    pikarrai (FlickrCC, G.A.Passache)

    pikarrai (FlickrCC, by Risto Kuulasmaa)

     
  • Maite 8:50 am on 2012/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    zigorgabetasun 

    iz.  Zigor eza.

    Sinonimoak:
    [zigor eza] inpunitate

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es impunidad
    fr impunité
    en impunity

    Giza duintasuna mespretxatzen dute, zigorgabetasun osoz.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel