Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:43 am on 2011/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bekar 

    iz. (B) Makarra, betazal-ertzetan pilatzen den substantzia likatsu eta horixka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [makarra]
    makar, beteri Ipar. g.e., pizta Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es legaña
    fr chassie
    en sleep; rheum

    Komuneko ispilu aurrean ur hotzaz garbitu zituen bekarrak, aho ertzetako adur sikua eta haginak. [Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Benderren bekarrak (argazkia: Ricardo Gómez)

     
  • Maite 10:13 am on 2011/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    jauregi 

    iz. 1. Eraikin handi eta bikaina, lehen errege, printze, goi-mailako erlijioso eta handikien bizileku izan ohi zena. 2. (hed.) Gaur egun, erakunde nahiz handiki baten egoitza handi eta dotorea. Diputazio-jauregia. Ajuria Eneko jauregia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:55 am on 2011/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakarti 

    izond. 1. Bakarrik, bakartasunean bizi dena. Itsas ibiltari bakartia. 2. Bakarzalea. 3. Jenderik bizi edo ibiltzen ez den tokiaz esaten da. Uharte bakartia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [bakarrik, bakartasunean dagoena]
    bakar, bakartar, bakartsu
    [(toki) bakartsua]
    bakartsu, mortu
    [bakarzalea]
    bakarzale, zokokari g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) solitario, -a, sin compañía (2) solitario, -a, retirado, -a, que gusta de la soledad (3) solitario, -a; desierto, -a; no habitado, -a
    fr (1) renfermé, -ée ; misanthrope, dessert, -e (2) solitaire, qui aime la solitude, écarté, -ée
    en (1) solitary (2) solitary, lone; loner (3) isolated, solitary, lonely, unhabited, deserted

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:13 am on 2011/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    eldarnio 

    iz. Sukar-ametsa; delirioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah.
    [sukar-ametsa]
    sukar-amets, erreberia Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es delirio, desvarío, ensueño
    fr délire, divagation, rêverie
    en delirium

    Eldarnioa eta errealitatea bereizi ezinik esnatu nintzen; ez nekien zenbat denbora igaro zen, pare bat ordu bai behintzat, argitasun apur bat sumatzen baitzen leihoan. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 6:46 am on 2011/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizajende 

    iz. Gizon-emakumeen multzoa, jendea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gizadia]
    gizadi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) grupo de personas, gente (2) (herr.) humanidad, género humano
    fr (1) gens (mpl), monde (m); (2) humanité
    en (1) people (2) the human race, humanity, mankind

    Hain zuzen ere, beren nagusien gisara ilea hautseztatzen zutela eta, a zer barreak egiten zituzten beste morroiek gizajende latz haren lepotik. [Parmako kartusia, Stendhal / Jon Muñoz (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Ari gara, ari izan da gizajende edo humanitatea zer galdetu ikasten, eta zer galdetu bilatzen ere bai, beharbada. [Nere gorringotik, Iñaki Segurola (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:34 am on 2011/08/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakatsu 

    izond. (lgart.) 1. Kaka asko egiten duena. Ume kakatsua. 2. Beldurtia. 3. Doilorra. 4. Egiteko edo arazoez mintzatuz, guztiz gogaikarria gertatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

    [kakatia] beh. kakati, kakajario beh., kakontzi beh.
    [beldurtia]
    beh. beldurkor, beldurti, bihozgabe, ikarakor, ikarati, izukor, izuti, koldar, oilobusti, txepel, izipera Ipar., lotsakor Ipar., makal Bizk., kakati beh., beldurbera jas., larde zah., ihabali Ipar. zah., lotsor Zub. zah.
    [egiteko edo arazoez mintzatuz, guztiz gogaikarria]
    adkor. aspergarri, astun, gogaikarri, hasgarri, antojagarri Heg., eneagarri Ipar., pastikagarri Ipar., debeiagarri Zub., asegarri g.e., erdeinagarri Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cagón, -ona (2) cobarde, miedoso, -a; pusilánime; gallina (3) ruin, mezquino, -a; bellaco, -a (4) asqueroso, -a; repelente, repugnante
    fr (1) qui chie beaucoup (2) trouillard(e) (3) vil(e) (4) vil(e)
    en (2) wimpish (3) despicable, contemptible (4) disgusting

    Agian, benetako amek ere, besoetan iraulka dituzten animalia kakatsu txikiei begiratu, eta euren kolkorako esango dute: “Non arraiotik atera da gauza hau? “. [Jaiotze markak, Nancy Huston / Iñigo Errasti (Alberdania, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Lan kakatsua eta irabazi laburrekoa (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 7:45 am on 2011/08/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirri egin 

    du ad. 1. Atsegin hartzeko edo emateko norbait ukitu. Bi musu eman nizkizun, baina ez nizun zirri egin. 2. Zirkin egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (Elhuyar Hiztegia)

    1) ukitu, eskua(a) sartu, ferekatu, laztandu, zirrika ari izan, zirrika jardun/ibili (2) mugitu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) hacer tocamientos/caricias; meter mano; darse achuchones (2) moverse
    fr caresser, toucher, tripotere
    en to caress; to fondle

    Galtzada-harrizko kalezulo estu bat zegoen tabernaren eta Kale Nagusira ematen zuten auzoko denden atzealdean, eta ikasleak tabernako atzeko atetik sartu-irtenean ibiltzen ziren gau osoan zehar, oka egiteko nahiz kanpoan neskalagunei zirriak egiteko eta ilunpean elkarri igurtzika aritzeko. [Suminez, Philip Roth / Nagore Tolosa (Meetok, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    zirri egin (FlickrCC, by RocketScientistJan)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel