Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:58 am on 2009/08/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    hareatza 

    iz. 1. Hareaz osatutako lurra. 2. Hondartza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  hondartza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Oinazetan, harpeen geriza berreskuratzeko ezgauza, hareatza ezezagunean biluzik, ilargiaren eta eguzkiaren jolasen baitan utzi nuen neure asturu gaitza. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hareatza

    Hareatza (Joshua Davis, FlickrCC)

     

     
  • Maite 4:30 am on 2009/08/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    padera 

    iz. 1. Zartagina. 2. Gaztainak erretzeko danbolina.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) zartagina (2) danbolin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    […] leundu zuten zizailu galanta, ta zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk, lurrezko zali zabalak, erretilu handi sakonak, zurezko koilara belztuak, eta ogi, tremes edo artoa edukitzeko otarretxoa; hantxe aurkitzen ziren, hormetatik behera esekita, eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak; hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean; ta hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, […] [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Padera (Wikipedia)

    Padera (Wikipedia)

     

     
  • Maite 9:17 am on 2009/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    harpe 

    iz. Haitzuloa. • harpe-gizaki. 1. Harpeetan bizi zen gizakia. 2. (hed.) Iritzi eta uste oso atzeratuak dituena (modu gutxiesgarrian erabilia). || harpe-zulo. Harpea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  haitzulo, haizpe, koba, kobazulo, leize (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Mundu honetatik behar zela urrundu eta egun guzietako plazerrak eta trakasak behar zirela utzi Jainkoaren kausitzeko, basamortura ihes egiten zuten; harpe batzuetan bizi ziren usaian edo berdin pilare gora baten puntan, dena bilo eta bizar luze, zikinak, eguzkiak erreak, barur eginez edo larrepoteak eta jendeek eskainiak janez. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Atxurrako harpea (GureGipuzkoa.net)

    Atxurrako harpea (GureGipuzkoa.net)

     

     
  • Maite 8:00 am on 2009/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    malder 

    izond. Babesik ez duena. 

    Sinonimoak: (1 ) babesgabe (2) zoritxarreko, zorigaiztoko, dohakabe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Berez, oraindik ere argazki zaharretan agertzen diren pertsona guztiekin gertatzen zait hori, aire malder eta tristea ikusten diedala, bai baitirudi beren jantziak oihal lodi eta latzez eginak direla; ilunak eta lisatu gabeak bezala ageri dira, eta aberatsenenak ere higatu itxura izan ohi du. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:52 am on 2009/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    juanikote 

    Hallux valgus, edo ohiko hizkeran juanikotea edo tipula, oineko lehen hatzaren desbideratze bat da, erdi lerrotik kanpo, konkortxo bat ere agertzen delarik metatartsofalangiar artikulazioan, exostosi izena hartzen duena. Oro har, nerabeetan agertzen da, sarriago emakumeetan, eta, oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuk deformazio hau aurretik jasan izana. (Wikipedia)

    Sinonimoak:  Hallux valgus, tipula (Wikipedia)

    Hiztegiek juanikote ematen dute gaztelaniazko juanete hitzaren ordainetan. Zein den zeinen egokipen, ez dakit. Baina egokipena euskarazkoa balitz ere (eta, seguru asko, hala izango da), sen handiz atondua dela esan behar. Nolanahi ere: koska segurua da Juan izena dagoela antz handiko bi hitzon atzean. Juan, edo, herri tradizioan, pertsona xumea, sanoa, jatorra. Hiztegiek diotenez, hona juanikote/juanete hitzaren atzean dagoen esanahia: bideko nekeak kaleko edo baserriko jende xume langileari -Juani, alegia- eragiten baitizkio, batez ere, hanketako kailu eta gogorguneak, hortik omen dator pinporta mingarriari juanikote deitzearena. [Ai, nire juaneteak!, Anjel Lertxundi (Hitz Beste)] (Berria. info)

    juanikote

    juanikote (Wikipedia)

     

     
  • Maite 10:31 am on 2009/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    aieru 

    iz. (Ipar.) 1. Keinua, bereziki begiaz egiten dena. 2. (hed.) Arrastoa, aztarna, seinalea. 3. Joera eta seinaletan oinarritzen den ustea edo susmoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) susmo, uste, ustekizun (2) errezelo, goganbear, tuku (3) arrasto, aztarna, kutsu, seinale, zantzu (4) keinu, imintzio (5) arrangura, artegatasun, kezka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Niri begi aieru bat egitea besterik ez zitzaizun falta, Bruce Willis Kristalezko oihanean baino erakargarriago sentitzeko zeure burua. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gaua da eta euria ari du Negua izan liteke, errazago egiten baitu orduan euria, eta lehenago iluntzen baitu, baina aieru hutsa da hori.  [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     
  • Maite 10:00 am on 2009/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    obo 

    iz. 1. Zirkulua. 2. Zirgiloa, uztaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) zirgilo, txinget, txinga, uztai (2) zirkulu, esfera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Handik aurrera, beste jarlekuak obo zabal batean hedatzen ziren.  [Gerlari zuria, Joanes Urkixo (Elkar, 2004) (Ereduzko Prosa Gaur)]

    Obo (FlickrCC)

    Obo (FlickrCC)

     

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel