azantz

iz. 1. (Ipar.) Hotsa. 2. (GN) Ahalegina. • azantz-egile. 1. Zalapartaria. 2. Gauez zarata eginez etxeko lasaitasuna galarazten duen iratxoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.
[hotsa] : hots, soinu, zarata, haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Ipar.) ruido, rumor, sonido [azantz-egile: 1. alborotador, -a 2. (Mit.) duende que turba la paz de las casa con ruidos nocturnos]
fr bruit en général
en noise
port ruído, barulho

Entzun:

Abokatuaren arnasaren azantza asmatikoak besterik ez zuen isiltasuna urratzen. [Twist, Harkaitz Cano (Susa, 2011)]

Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze; bigarren kasuan, zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean.[Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Geroztik, ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

azantz (FlickrCC, Olivier Bataille)