Updates from otsaila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:10 am on 2015/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    arbazta 

    iz. 1. (batez ere pl.) Abar xehea, bereziki zuhaitzetik erauziz gero. 2. (G) Lihoak izan ohi duen azala. 3. Gapirioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arbazta (G-bet, AN-5vill; Lar, Dv (G arbazt < It Dial), H), arbasta (G-to-bet; Dv), arbaxta, abrasta (L-côte; Lander ap. DRA), arbuzta (Darric ap. DRA). Ref.: A (arbazta, arbasta, abrasta).

    Etim. Para arba(zta), garbasta, karbaza, etc., v. DCECH s.v. carba, DES s.v. kárva, Hubsch Sardische Studien (Bern, 1953), 19s.

    1. “Támaras, el despojo de la leña gruesa”, “hornija, arbaztak”, “rozo, la leña menuda, arbaztak” Lar.

    2. arbasta (V-ger, G-to). Ref.: A; Garate RIEV 1935, 348. “Vara, palo” A. “Palo para sujetar vid, arvejas, etc… (Durango)” Garate 5.ª Cont RIEV 1935, 348.

    3. (G-azp-goi ap. Iz IzG), arbasta (G-goi ap. A), arbezta (Lar, Hb ap. Lh). “Broza de lo cardado en el lino, arbezta” Lar.

    4. (V, G ap. A). “Cabrio, armazón del tejado” A.

    Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [adar xehea]: arba, ezpal, zotz, abar
    [lihoaren azala]: liho-azal
    [gapirioa]: haga, habe, arbazta, arbatza, kobla

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (batez ere pl.) broza, ramiza, chasca (2) (G) estopa (3) cabrio, contrapar
    fr (1) (de las plantas) feuilles fpl mortes, (madeja de arbustos) buissons, ramille, branchages (2) étoupe
    en (1) (Bot) dead leaves, brushwood, (2) (fibre) tow
    port (1) folhas secas (2) estopa

    Entzun:

    Argia eta berotasuna itzali zaizkio bere munduari, eta bere esku dagoena egin du soldaduak: sua piztu du basoko arbastekin, eta, bere baitara bildurik, liburu bat zabaldu du baso abandonatuko bakardade guztizkoan, eskuetan daukan liburuarena beste ardurarik gabe. [Mezua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-02-17 )] (Berria.eus)

    arbazta (Geograph CC, N Chadwick)

     
  • Maite 7:54 am on 2015/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    adrendu 

    iz. Adrezia, trebetasuna.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    adrendu (B ap. Izeta BHizt2).

    1.Habilidad manual. Gure neskatikoak badu yosteko adrendue” Izeta BHizt2. “Adrenduak eta abildade guziak eztute deus balio laneko gogorik ezpadu” Izeta (comunicación personal). “Estudioko eztuk balio baina laneko bauk adrendue” Ib. (id.). “Zurgingoan badu adrendue baño lanerako gogorik ez” Ib. (id.). v. adrezia.

    2. Determinación (?). “Artu ‘ut ori iteko adrendue” (B).

    Sinonimoak: iz. Naf.

    [trebetasuna]: abiltasun, ante, antze, arintasun, arte, artezia, azkartasun, laster, lastertasun, trebetasun, trebezia, abantzu Ipar., abilezia Ipar., agudotasun Ipar., eskuaire Ipar., jeinu Ipar., abiadura Heg., jas Bizk., iaiotasun Gip., enantzu Naf., abilidade beh., adoi jas., eskuantze g.e., adrezia Ipar. beh., trebantzia Ipar. g.e., agudezia Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 Adorez, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es maña, habilidad, destreza
    fr adresse, habilité, aptitude, savoir-faire
    en skill, dexterity, competence, ability
    port manha, habilidade, destreza

    Entzun:

    Adrendu eta trebetasun guztiek ez dute ezertarako  balio laneko gogorik ez baduzu.

    adrendu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:50 am on 2015/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    arbindu 

    da/du ad. (B) 1. Estutu, larritu, urduritu. 2. Haserretu, hiratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    arbindu (V-ple-arr-oroz; Lar Sup, Añ (V), H). Ref.: A; A Apend (arnasa). Apretar, apurar, agobiar. “Estrechar” Lar Sup ( RS 260). “Airarse” Añ. “Rétrécir” H. “1.º apurarse, inquietarse, […]; 2.º estragarse [..]; 3.º airarse” A. “Arnasa arbinduta dator (V-ple)” A Apend. Cf. msOch 318: “Arbindu, añade armindu, inquietarse el ánimo”. v. armindu. Larrak larritzen, gitxiak arbintzen. “Lo demasiado congoja, lo poco estrecha”. RS 260.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [urduritu]: arazotu, arduratu, axolatu, espatu, estutu, kezka eman, kezkatu, larritu, urduritu, arrangura izan Ipar., gogoetatu Ipar., grinatu Ipar., kexatu Ipar., artegatu Bizk., erreustu Zub., malmetitu g.e., ekurugaiztu Zub. jas., antsiatu Ipar. g.e., axolduritu Ipar. zah., hagorandu Ipar. zah., estu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. apurar(se), preocupar(se), afligir(se)
    fr s’inquiéter, s’inquiéter, être affligé(e)
    en worry; upset, bother
    port angustiar-se, afligir-se, preocupar-se

    Entzun:

    Agian azkarregi joan naiz, harridurak arbindu baitu bere aurpegiko lur erreantzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arbindu (FlickrCC, Francesco)

     
  • Inaki Agirre 7:37 am on 2015/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkenburuko 

    iz. Postrea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [postrea] : azkenburu(ko); postre (Heg.); deserta (Ipar.) (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es postre [de las comidas]
    fr dessert ; entremets
    en (Heg.) dessert
    port sobremesa

    Entzun:

    Ez du jaten emakume horrek, txokolatea izan ezik, lehengo batean ere horixe jan baitzuen azkenburuko, txokolatea. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azkenburu(ko) (FlickrCC, Yuichi Sakuraba)

     
  • Maite 11:22 am on 2015/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi(-)txinta 

    iz. argi txinta, argi-txinta. Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [argi(-)txinta] : argi-izpi (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rayo de luz; amanecer, aurora
    fr rayon de lumière; lever du jour, aurore
    en ray/beam of light; dawn, daybreak, sunrise, break of day
    port raio luminoso; amanhecer, alvorecer, aurora

    Entzun:

    ARGITXINTA PORTUAN

    argi(-)txinta (Wikimedia Commons)

    Egunsentiaren ilinti gorian
    artean ura itsasoarena ez denean
    badago orduak inauguratzen dituen eremu bat,
    pinu-orratzak oboe izateko ametsetan
    firurikatzen dituen kristalezko haizean.

    Ez da ezer entzuten
    dena geure baitan datzalako,
    ez da ezer ikusten
    guregan ikusten ez dugunik existitzen ez delako.

    Hala ere urdinaren apar ilunak
    errezelak irekiko ditu
    argiari amodioa eskainiz bezala
    mendeetan harkaitzen bolumenak
    gorpuztu dituen kresalaren erresuman.

    Ez da ezer ikusten
    dena geure baitan datzalako,
    ez da ezer entzuten
    guregan ez dagoen kanturik existitzen ez delako.

    Urratuko dute zeru saretu bat
    itsasontzien damorria kantatzen duten tutuek,
    eta bakardadea zer den esango digute:
    suak itzaltzea lortu ez zuen uhinen lantua,
    gure baitako isiltasun erraldoia oboe-soinuz
    eta amodioaren argirudiz betetzera datorrena.

    [Argitxinta portuan, Pako Aristi (Urari ostutako poemak, 2014)] (Susa Poesia)

     
  • Maite 12:16 pm on 2015/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    aieka 

    iz. 1. Gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; hura inguratzen duen bitartetik nolabait bereizten den zatia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘alde’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aieka (G-bet, AN-gip). Ref.: A Apend; Garbiz Lezo 152; BU Arano; Gte Erd 29, 124 y 225. Etim. De este término, de difusión tan limitada, se ha escrito, sin aducir razones, que es de origen gascón.

    Lado, costado. “Aieka artara joain al gara? Aieka ontakoak, los de este partido, dirección” A Apend. “Costado del cuerpo” BU Arano. “Pilota pareta(re)n beste aiekara bota du (AN-gip)” Gte Erd 29. “Aieka batera edo bestera (AN-gip), modu batera edo bestera (AN-gip)” Ib. 124. “Erreka(re)n beste aiekan (AN-gip)” Ib. 225. “Aurpegi bi aieketan musu bana eman zion (AN-gip)” Ib. 225. “Gure aiekatik [por parte nuestra, no de mi marido] Bordatxotik omen datoz” (AN-gip). Empleado por Zt con el significado de “página” (comunicación personal). (…)

    Sinonimoak: iz.

    [aldea]: alde, alderdi, aurpegi, eretz Zub., eretze Zub., gaindi Zub., banda g.e., eskualde Ipar. g.e., bando Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lado, costado
    fr côté, flanc
    en side
    port lado, costado

    Entzun:

    Eta, horretaz gain, Harry Blountek, trenaren ezker aldean eserita, ezkerreko aieka horri baizik begiratu ez eta lurralde gora-beheratsua ikusi zuen, zelai zabalez osatutako eskuineko aiekari begiratzeko lana hartu gabe, eta beste ohartxo hau gehitu zuen koadernoan ziurtasun britainiarrez. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Beste aieka batzuetako jendea hasi zen iristen, errepika etengabeak erakarrita. [Pedro Páramo, Juan Rulfo / Juan Garzia (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aieka (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:48 am on 2015/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    altzo 

    iz. 1. Eserita dagoen pertsona batengan, gerriaren eta izterren arteko zokoa edo tartea. Altzoan hartu. 2. Mantala edo gona gorantz tolestean eratzen den boltsa-modukoa. Artaburuak altzoan bildu. 3. (hed.) Babesa ematen duena; barnea. Zure altzoan iragana dut sortzetik orain artea. Erreka-altzoan ito egin zen neska liraina. 4. Ik. senaia. 5. Ik. sinu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [altzo] : magal (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) regazo, seno que forma la persona al sentarse (2) regazo, enfaldo, halda (3) (hed.) seno, interior; cobijo, amparo (4) (Anat.) Ik. sinu
    fr (1) [gorputzarena, gonarena] giron (2) (hed.) sein, intérieur
    en lap
    port (1) regaço, colo (2) seio; abrigo

    Entzun:

    Zure hizkuntza hilko da» soilik esan dezake hizkuntza hegemoniko eta indartsu baten altzoan jaiotakoak.  [Hilkortasuna, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2015-01-13 )] (Berria.eus)

    altzo (PixabayCC, runninglane)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel