Updates from urria, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:49 pm on 2016/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    saldukeria 

     iz. Leialtasuna zor diogun norbait edo zerbait saltzeko ekintza; traizioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    saldukeria (G, L; H), salkeria (L, BN, S; H). Ref.: A; Lh (saldukeri, salkeri).

    Traición, deslealtad, perfidia. “Trahison. Okerka eta saldukeriaz (Izt)” H. “1.º (G; Arr), alevosía, traición. Saldukeriaz eta okerka, a traición y a tuertas; 2.º (G-to), hipocresía” A. Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XIX. Emplean salkeri(a) Goenaga (Y 1934, 178) y, junto a saldukeria, Zinkunegi y Orixe. En DFrec hay 6 ejs. de saldukeria y 1 de salkeri. Gipuzkoako Diputazioa […] Españako tropa ugaritu bigartean, saldukeriaz luzaerazo naiean zebilkiolako oarturik, arrestatu izan zebala, bertako Batzar osoa Baionako ziudadelara. Izt C 394. Iskariotek isillik aldegin zuen bere saldukeriari buru ematera. Lard 441. Nere desleialkeria eta nere saldukeria. Arr May 46. Birtute oneek zaintzen dabezan torre-muruak, / iñoz ez dira saldukeriaz eskuratuak. AB AmaE 443. Saldukeria, eskargekeria. “La perfidia”. Zink Crit 1. Goiepaikaria berez zuzena da; bere bizpide luzean salkeririk etzaio ezagutzen. “No se le conoce una felonía”. Ib. 44. Aiako au saldukeri beltza zala esaten zun. Or SCruz 63. Kanpotik zuzentsu-itxura egiten duzue gizonen aurrean, barnean ordea saldukeriz ta tzarkeriz beteak zaudete. Ir YKBiz 402. Nola dezaket izkuta oinbeste saldukeri? “Tantas traiciones”. Or Poem 546. Iñork etzun salatu alare, euskaldunentzat gauza makurragorik ezpaitago iñor saldukeriz galtzea baiño. Etxde JJ 162. Oarkabean, edo pentsatu gabez, aukeratu du itsutasunaren bidea; ta au da ori: saldukeria, gizonak egin dezakean saldukeriarik galduena. Txill Let 86. Lapurreta estaltzeko, “conquista” izen ospetsua jarri zaio. Saldukeria parkatua izan oi da “Tratado” izenaz zuritua baldin badator. Vill Jaink 177.

    v. tbn. Itz Berb I 151. Ayerb EEs 1912, 178. Bertsol 13-12-1931, 75. Otx 182 (-keri). Erkiag BatB 195.

    (Con -zko, adnom.). Iruzurkeri ta saldukerizko sastegijok; inpernuko lezea baño txarraguok. Otx 27. Bestearekin asi nintzan ezkeroz, iguingarri zait musu bat […] ematea; […] maitasun agerkariok saldukerizkoak iduri baitzaizkit. Etxde JJ 165.

    Sinonimoak: iz.

        [traidorekeria]: traizio, alebosia Heg., etoikeria g.e., traidorekeria g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. traición; delación, soplo
    fr iz. mouchardage, trahison
    en iz. treachery, betrayal; treason
    port

    Eta ni ez nintzen han partitze horri kontra egiteko, haren saldukeria doilorraz hari liskar egiteko!  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:58 pm on 2016/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    soro 

    iz. 1. Ereiteko asmoz lantzen den lur-saila. 2. Larrea; zelaia. 3. Arradaila. || soro 2. iz. BOT. 1. Iratzeetan eta onddoetan, esporangio-multzoa. 2. Algetan, fronde gaineko anteridio-multzoa.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [belardia]: Ipar.belai, belardi, belartza, larre, zopizar, alha Ipar., alhagune Ipar., alhapide Ipar., bazkaleku Ipar., larreki Ipar., pentze Ipar., soropil Ipar., belaze Gip., euntze Naf., bazkagia Zub., bazkategi g.e., bazkatoki g.e., belar-soro g.e.
        [alorra]: alor, arlo, landa, sail, elge Ipar., kanpaña Ipar., larrain Ipar., kanpo g.e.
        [baratzea]: Bizk.baratze, ortu Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. campo de cultivo, tierra sembrada (2) iz. (Ipar.) prado, hierbal (3) iz. (Ipar.) segunda cosecha (y siguientes) de hierba
    fr (1) iz. [lursaila] champ (2) iz. [larrea] (Ipar.) pré, prairie, pâturage
    en (1) iz. [lursaila] field (2) iz. [larrea] meadow, pasture, grassland, field

    Eta herritarrek era berean zaldunen soro eta mahasti eta zuhaitzak suntsitu zituzten. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean (Arantzazu, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    soro (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarale 

    iz. 1. Abereen bazkarako erabiltzen den belar ondua. 2. Sabaizuloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sarale] : bazka ondu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [belar ondua] heno, forraje seco, comida para el ganado (2) iz. [sabai-zuloa] trampilla, trampa en el desván
    fr (1) iz. [belar ondua] foin (2) iz. [sabai-zuloa] trappe pour la nourriture du bétail
    en (1) iz. hay
    port (1) iz. feno (2) alçapão

    Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sarale (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:11 am on 2016/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarkil 

      iz. (Ipar.) Eskean bizi dena; arlotea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sarkil (L, BN ap. Lh; A). “Haragán” A. “Vagabond, va-nu-pieds” Lh.

    Sinonimoak: iz.
    [sarkil] : arlote (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) vagabundo, -a; holgazán, -ana
    fr vagabond m, -e
    en vagabond, tramp
    port vagabundo(a)

    Sarkilaren arrastorik ez zen ageri, ez han ez arkupeetan.

    sarkil (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 5:24 pm on 2016/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    sor-marka 

    iz. Ardoaren jatorria eta kalitatea kontrolatu eta arautzeko sistema batek bermatzen duen eskualde mugatu bat babesten duen izendapena.  (Euskalterm Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [sor-marka]: jatorri-deitura (Euskalterm Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es denominación de origen (DO)
    fr appellation d’origine (- vin delimité de qualité supérieure) (VDQS )
    en certificate of origin; protected designation of origin
    port denominação de origem

    «Etxauzia sor-marka bat izatea nahi dugu, inguruko enpresak laguntzeko eta biltzeko. Haien arteko harremanak sendotu eta tokiko ekonomia sustatzeko», argitu du Kurutxarrik. [Herriarentzako gaztelua, Ainara Arratibel Gascon (Bizigiro, 2016-05-11 )] (Berria.eus)

    sor-marka (Argazkia: Berria.eus)

     
  • Maite 11:57 am on 2016/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    sasikume 

    iz. 1. Lehen, ezkontzaz kanpo sortutako umeari ematen zitzaion izena. 2. (arrt.) Iraintzeko erabiltzen den hitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sasikume (V-arr-oroz-och-gip, G, L; Ast Apol 83, Añ (V), VocCB -> Dv, H), sasiume (T-L). Ref.: A; Lh; Etxba Eib.

    Hijo natural, bastardo. “Hijo natural”, “(hijo) ilegítimo” Añ. “Champi” T-L. Dei egiten deutsazu zuk beste bati sasikume, dongaro jaijo, edo beste onelako lotsatuten daben izen gestoren bategaz. Astar II 103. Sasi-kume edo ume-zurtz antzekoak ez izteko euskeraz yakin bear dabe ume orreek. Belaus LEItz 113. Tristea benetan Etxahuniako etxaldea sasikume orri utzi bearra. Etxde JJ 7. Fortun, Butron Gonzalezen sasikumea. NEtx Antz 7. Seme bi dauz, bata legezkoa, bestea sasikumea. Larrak EG 1958, 256. Jendetzar sasikumeok. Berron Kijote 64. Gero sasikume bat / jakien agertu. Ayesta 23. En DFrec hay 6 ejs. de sasikume.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [ezkontzaz kanpo sortutako umea]: bort, izun, sasiko, bastart Ipar./Naf., aizun neol.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bastardo, -a, hijo natural (2) iz. (arrt.) [gizonezkoa] hijo de puta, hijoputa; [emakumezkoa] hija de puta, hijaputa
    fr illégitime, bâtard, -e
    en illegitimate child, bastard
    port bastardo(a)

    Badakizu zein izango den zure patua, orain argi daukazu, sasikume hori. [Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bihotza zer den, telefonoa gakotu bezalaxe sasikume gezurti bat sentitu nintzen. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sasikume (Gaurko hitza, CC)

     
  • Inaki Agirre 10:35 pm on 2016/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    seilu 

    iz. Posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen paperezko eranskailu txikia.
    Erdi Aroko segurtasunik eza zela eta, garai hartako posta-hartzaileak ordaindu egin behar izaten zuen kartaren zenbatekoa (pisuaren eta distantziaren arabera ezarritakoa); honek posta-banaketa asko eragozten eta zailtzen zuen. 1653an, Renouard Villayer-ek, seiluaren aitzindari izango zenak, ordainketasistema antolatu zuen: hartzaileak ordaindu beharrean igorleak ordaintzen zuen, eta ordaindu izanaren agiria ezartzen zen kartan bertan. Hasiera batean, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, baina hobetu eta sinplifikatu egin zen eta egungo seilu-sistema sortu eta mundu osora hedatu zen. Euskal Herrirako eginiko seilu bakarrak karlistek Bigarren Karlistadan jaulkitakoak izan dira; Karlos VII.aren bustua azaltzen da bertan. Lehenengo jaulkipena Baionako litografitegi batean egin zen 1873an; erreal bateko seilu urdina zen. Bigarrena Parisko litografi lantegi batean egin zen 1874an; hori ere erreal batekoa zen, bioleta-kolorekoa. Azkeneko biak, berriz, Tolosako litografitegi batean egin ziren 1875ean; bata, erreal batekoa eta marroixka zen eta, bestea, 50 zentimokoa eta berdea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batua

    seilu iz. Heg. ‘zigilua’

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [zigilua]: zigilu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) sello [de correos]
    fr iz. (Heg.) timbre
    en iz. (postage) stamp
    port iz. selo postal

    Batzuek seiluak, txanponak, fosilak edo tximeletak biltzen dituzte; hark, berriz, bere ingurukoen bizien zertzeladak metatzen zituen, taldeko gainerako lagunok nesken ondotik agertzen genuen irrika berean, baita arrakasta handiagoaz ere. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Italiako seilua zeramaten lehen astean jasotako bi gutunek. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    seilu (FlickrCC, expo_filatélica_blues)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel